Taldeko azken lana
diciembre 10, 2009Webquesteko mapa kontzeptuala
diciembre 10, 2009Loquillo, Rock & Roll Star
diciembre 3, 2009“Monje-Ayuda de escritorio”. Hausnarketa
diciembre 3, 2009“Monje-Ayuda de escritorio”-ri buruzko hausnarketa (Bideo interesgarria)
Aztertu beharreko bideoan, bi pertsonai ageri dira. Batek, ikasle papera betetzen du eta besteak irakaslearena. Gertakizuna, antzinaroan dago kokatuta, izan ere, argiztatzeko sistema bezala kandelak agertzen dira.
Dirudienez, ikasleak nolabaiteko arazo psikologikoa du eta irakaslearen laguntza behar du irakurri beharreko liburua zabaldu eta behin hau lortzean orriak pasatzeko. Irakasleak, pazientziaz horniturik azaltzen dio prozesu guztia. Bidean, behin eta berriz burutzen du ariketa eta ikasleari ere ematen dio froga egiteko aukera. Behin azalpenak jasota, ikasleak liburua zabaldu eta barnean daduen testuak irakurtzeko gai da. Hau honela, esan ahal da ikasle zein irakasleak euren helburua bete dutela.
Irakaslearen parte-hartzean hobetu beharreko atal bezala, honek azalpenak ematean erabiltzen duen “manualaren” aipamena dago. Izan ere, ikasleak duen arazoa liburua ezin ireki izatea da, manualarekin ere arazo berdina izango duelarik.
Bukatzeko bestalde, behin atal negatiboaren aipamena eginik, orokorrean bideoarekiko nire iritzia positiboa dela deritzot.


